Neken Osasunak berdinketa besterik ez du lortu Pradejón-en aurka (1-1)

Mikel Bakaikoaren neskak nagusi izan dira norgehiagokan baina azkeneko minutuetan berdinketa jaso dute.

 Osasuna Femenino 1-1 C. D. Pradejón

C. A. Osasuna Femenino: Maitane, Uxue (Mirian Rivas, m. 67), Garazi, Mai Garde, Josune Urdániz, Lidia Alén, Iara, Lydia Ardanaz (Vanessa Rodríguez, m. 58), Sara Carrillo, Nerea Salinas (Izaskun leoz, m. 54) eta Lorena Herrera. 

C. D. Pradejón: Asensio, Pagola, Izal, Mangado (Pérez, m. 46), Covaleda, Galán (Marín, m. 80), Sanz (Ayensa, m. 86), Pérez, Sobron, Ochoa eta Herce (Montavez, m. 75).    

Golak: 1-0 (m. 27): Sara Carrillo. 1-1 (m. 83): Celia Ochoa.  

Epailea: Iker Fernández. Amonestó a Izaskun Leoz por parte de las locales.

Ikusleak: 200 ikusle Taxoaren.

 

Nesken Osasunak berdinketa besterik ez du lortu gaur goizean Taxoaren pradejón taldearen aurka. Mikel Bakaikoaren taldeak aurrea hartu du markagailuan Sara Carrillok falta jaurtiketa batez sartu duen gol bati esker baina azkeneko minutuetan berdinketa jaso dute.

Norgiehiagokaren lehenengo minutuetan berdintasuna izan da nagusi. Gorritxoak aukerak sortzen saiatu dira, baina kanpotarrek ongi defendatu dute. Lorenak izan du gorritxoen lehenengo aukera. Area barruan sartu da baloiarekin, atzelari bat atzen utzi du eta aterantz jaurti du. Bere jaurtiketa atezainak ongi gelditu du.

Partidaren 30. minutuan Osasunak aurrea hartu du markagailuan. Gorritxoek falta jaurtiketa bat lortu dute areatik gertu eta sara Carrillok botazeko erabakia hartu du. Aurrelari gorritxoak bikain jo du baloia eta sekulako gol ederra sartu du. Atsedenaldia heldu aurretik bigarrena egiteko aukera izan du Carrillok baina bere jaurtiketa kanpora joan da oso gutxigatik.  

Bigarren zatian ere berdintasuna nabaria izan da, naiz eta aukerarik argienak gorritxoentzat izan. Horietako bat Mai Gardek izan du, korner jaurtiketa bat buruz errematatu ondoren. Hala ere Asensio atezainak baloia ongi urrundu du. 

Partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, Pradejonek izan duen aukera gutxietako bat aprobetxatu du eta berdinketa ezarri du. Ochoak urrunetik jaurti du eta Maitanek ezin izan du ezer egin. Beraz, berdinketa Taxoaren eta gorritxoek etxean galdu gabe jarraitzen dute.  

 

2018ko Abenduaren 01a 14:25e(t)an

partekatzeko

Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du
2018ko Abenduaren 01a Adierazpen Ofiziala
Osasunak Jagoba Arrasate 2022ra arte berritu du Entitate gorritxoak bere kirol proiektua finkatu du entrenatzaile euskaldunaren jarraipenarekin. Bigarren entrenatzailea, Bittor Alkiza, eta prestatzaile fisikoa, Sergi Perez, ere berritu ditu Osasunak. irakurri gehiago
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik
2018ko Abenduaren 01a Entrenamendua
Osasunak asteko azkeneko lan saioa izan du atseden hartu aurretik Jokalariek indarra, teknika eta baloiaren jabetza landu dute eta asteartera arte atseden hartuko dute. Aridanek ez du lanik egin, iskiotibialean lesio bat baitu. irakurri gehiago
Hirugarrenean, garaipena (0-1)
2018ko Abenduaren 01a Kronika
Hirugarrenean, garaipena (0-1) Osasunak garaipena lortu du Zubietan Iñigo Perezek sartutako gol bati esker. irakurri gehiago
Rubén Martínezen mediku partea
2018ko Abenduaren 01a Informazioa
Rubén Martínezen mediku partea Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogek lotailu gurutzatuan lesiorik ez duela argitu dute, baina II graduko bihurdura du alboko barneko lotailuan eta, beraz, zaila izango du 2019an berriz jokatzea. irakurri gehiago
Partida egutegia
Jornada 14 LaLiga Santander LaLiga Santander
24 Noviembre 2019 14:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Ath. Bilbao
Jornada 15 LaLiga Santander LaLiga Santander
01 Diciembre 2019 16:00 h.
RCDE Stadium
Espanyol
vs.
Espanyol Osasuna
Jornada 16 LaLiga Santander LaLiga Santander
08 Diciembre 2019 21:00 h.
El Sadar
Osasuna
vs.
Osasuna Sevilla
Jornada 17 LaLiga Santander LaLiga Santander
15 Diciembre 2019 Wanda Metropolitano
Atlético de Madrid
vs.
Atlético de Madrid Osasuna
Sentimiento Rojillo

#SentimenduGorritxoa

Online denda berria

tienda.osasuna.es Ezagutu ezazu
Adidas
  1. LaLiga Santander
  2. HUMMEL
  3. Kirolbet
  4. euskaltel
  5. Lacturale
  6. Caja Navarra | Caixa
  7. Coca Cola
  8. CUN. Clínica Universidad de Navarra
  9. ACUNSA
  10. Construcciones Victorino Vicente+
  11. Sagamóvil
  12. SELK
  13. San Miguel
  1. Haze & Finn
  2. Montepinos
  3. Halcón Viajes