Damiá Abella Pérez da CA Osasunaren laugarren fitxaketa 2010/2011 denboraldirako. Entitate gorritxoa eta jokalari katalana akordio batera iritsi dira futbolariak hurrengo hiru urtean klubean joka dezan. Damiá libre dator Real Betis taldetik, eta bere deuseztatze klausula sei milioi eurokoa izanen da. Honakoak izan dira Osasunako jokalari gisa esandako lehen hitzak: “Osasunara etortzea errealitate bilakatu da azkenean. Ongi joango ahal da dena niretzat; etortzeko gogo handia nuen. Jende guztiak oso ongi hitz egin dit bai hiriaz, bai klubaz, eta hor zegoen beti hona etortzeko aukera, eta azkenean iritsi da”.
Jorge Oteiza museoa, Altzuzan, aukeratu zen CA Osasunak hurrengo denboraldian izanen dituen ekipamendu ofizialen aurkezpen ofiziala egiteko. Osasunako jokalariak zenbait taldetan banatu ziren eta artistaren obra batzuen barnean integratu ziren aurkezpena egiteko. Patxi Puñal kapitainak lehen ekipamendua aurkeztu zuen. Kamisetak Osasunaren ezaugarri den gorri ilun kolorea mantentzen du, eta itsaso-urdin koloreko apaingarri batzuk ditu, galtzarekin bat egiten dutenak. Josetxok, bere aldetik, kolore zuriko bigarren ekipamendua aurkeztu zuen. Horrek bi zerrenda gorri-beltz ditu; izan ere, horiexek dira Sportiva eta New Club taldeen koloreak –horiek bat egin eta gero sortu zen CA Osasuna–. Halaber, jendaurrean aurkeztu ziren atezainaren jantzia, entrenatzeko eta paseatzekoak, baita zaleentzako osagarriak ere. Heldu den abuztuaren hasieran hasiko da merkaturatzen 2010/2011 denboraldirako jantzien bilduma berria.
Las Rozaseko futbol hirian (Madril) egin zen joan den uztailaren 20an Lehen Mailako Liga Txapelketa Nazionala — BBVA Ligaren egutegiaren zozketa, datorren denboraldiari dagokiona. Zozketaren emaitzaren arabera UD Almería taldearen aurka jokatuko du CA Osasunak Ligako lehen partidan. Partida Nafarroako Erresuma futbol-zelaian jokatuko da. Ligako azken jardunaldia Iruñean ere jokatuko dute gorritxoek, Vila-Real taldearen aurka. Lehen Mailako Liga Txapelketa Nazionala — BBVA Liga 2010eko abuztuaren 28 eta 29ko asteburuan hasiko da, eta 2011ko maiatzaren 21 eta 22ko asteburuan bukatu.
CA Osasuna joan den uztailaren 21ean, osteguna, hasi zen Jerez de la Fronterako Montecastillo hotelean egindako elkarretaratzea. Bertan egonen dira uztailaren 30 arte, ostirala, eta horrela jarraituko dute joan den uztailaren 15ean Taxoareko instalazioetan hasitako denboraldiaurreko lanarekin. 28 jokalari eraman ditu José Antonio Camachok elkarretaratze horretara: Ricardo, Asier Riesgo, Nacho Zabal, Imanol Elías, Miguel Flaño, Calleja, Monreal, Josetxo, Oier, Ekhi, Echaide, Sergio, Roversio, Damíá, Nekounam, Masoud, Vadócz, Delporte, Puñal, Annunziata, Rúper, Camuñas, Juanfran, Soriano, Aranda, Kike Sola, Pandiani eta Lekic.
(C) 2006-2008 Club Atlético Osasuna
Nafarroako Erresuma estadioa. Sadar kalea, z.g. 31006. Iruña (Nafarroa, Espainia) | osasuna@osasuna.es | Telefonoa: +34 948 152 636 | Faxa: +34 948 151 655
Ilusiona, Creatividad en Ineternet enpresak garatutako proiektua